Azaroaren 20an abiatuko da Euskaraldia ariketa sozialaren bigarren edizioa. "Ahobizi" edo "belarriprest" roletan parte hartuko dute hamabost egunez milaka euskalzalek.
Antsoainen irekiko dute ariketa sozial erraldoia, azaroaren 19an, arratsaldeko 19:00etan. Azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen da bigarren Euskaraldia, eta dena prest dute antolatzaileek. Irekiera ekitaldia doakoa izanen da, eta sarrerak Antsoaingo udalaren webgunean eskuratu daitezke.
Euskaraldiko partaideak beraien hizkuntza ohiturak aztertu eta aukeratzen duten rolaren arabera arituko dira hamabost egunetan. Aurreko edizioan bezala, bi rol izango dituzte aukeran izena ematen dutenek:
Euskaraldia ariketa egiten den artean ehunka dira aurten Nafarroan ariguneak sortu dituzten era guztietako entitateak. Euskaraz lasai aritzeko guneak izanen dira ariguneak.
Euskaraldiaren webgunean eman daiteke izena, baita hainbat herritan jarriko dituzten informazio-guneetan eta mugikorretarako sorturiko aplikazioetan ere.
Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen du Euskaraldia, euskararen lurraldeko erakundeekin elkarlanean.