Bartzelonako Antonio López plazak Cubarekin esklabo beltzen salerosketaz arduratzen zen negozio-gizona omentzen zuen, bertatik esklabistaren eskultura erauzi duten arte. Orain, plazaren izen aldaketa eta dinamizazio prozesuak martxan jarri direla jakinarazi du Info Barcelonak.
Iragan urteko maiatzean iragarri zuen Bartzelonako Udalak Antonio López plazaren izena aldatzeko prozesua abiatuko zuela, via Laietana Auzo Gotikoan eta parte zaharrean memoria historikoa aldarrikatzeko planifikazioaren baitan. Tanquem els CIE plataformak galdeketa abiatu zuen orduan, Antonio López Plazaren izena Idrissa Diallo Plazarengatik aldatzeko, 2012an Bartzelonako CIEan hildako emakumearen omenez.
XIX. mende erdialdeko negozio-gizon eta esklabistaren monumentuaren erauzketa luze iraun duen eskaera herritarraren ondorio izan da.
Party to remove statue of slave owner Antonio López from a square in Barcelona. Dismantling structural racism in our city, stone by stone. #AdeuAntonio 🎉 pic.twitter.com/B3VqV2Pguq
— BComu Global (@BComuGlobal) 2018(e)ko martxoak 4