argia.eus
INPRIMATU
Antolatzaileek positiboki baloratu dute AlFREEdo elkartasun eguna
  • Larunbatean egin zen Amurrion AlFREEdo elkartasun eguna, Alfredo Remirez Marañoni babesa helarazteko helburuarekin. Egun osoko egitaraua egon zen, eta perfil askotako jendeak hartu zuen parte.

Aiaraldea @aiaraldea 2017ko otsailaren 15

Bi urteko kartzela zigorra, bost urteko zaintzapeko askatasuna eta 16 urteko inabilitazioa eskatzen diote Alfredori, twiterren terrorismoa goratzea egotzita. Datorren otsailaren 27an izango du epaiketa Madrilgo Entzutegi Nazionalean.

Albiste hau Aiaraldeak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra