argia.eus
INPRIMATU
Antigeno testak agortzen ari dira Hego Euskal Herrian, Espainiako Estatua bere izakinak Alemaniari eta Poloniari saltzen ibili ostean
  • Gabon Gaua heltzeko egun gutxiren faltan eta pandemiaren olatua gora doala, antigeno probak agortzen ari dira Hego Euskal Herrian eta Espainiako Estatuko leku askotan.

ARGIA @argia 2021eko abenduaren 20a
Antigeno testak agortzen ari dira Hego Euskal Herrian.

Autodiagnostiko-analisi horien izakinak agortzen ari dira farmazia askotan, ARGIAk frogatu ahal izan duenez. Merkantzia berria iristen bada, hornitzaile ugarik adierazi dute urtarrila arte ez dela izango.

Hornidura eza saihesteko, farmazialari eta epidemiologoek test horiek arduraz erabiltzeko dei egin dute. Hala ere, duela bi urteko komuneko paperaren efektua sortua da jada, sare sozialetan zabaltzen hasi zenetik igandean test hauek agortzen ari direla.