argia.eus
INPRIMATU
Antibiotikoekiko erresistentzia
  • Antibiotikoekiko erresistentzia XXI mendeko erronka handienetako bat bihurtu da. Izan ere, antibiotikoek milioika pertsonaren heriotzak eragotzi dituzte, terapian erabiltzen hasi zirenetik. Baina haien erabilera desegokiaren ondorioz, antibiotiko batzuek eraginkorrak izateari utzi diote, bakterioek haiekiko erresistentzia garatu baitute. Arazoa hain da larria, osasun globalarentzako hamar mehatxu nagusienen artean sartu baitu Osasunaren Mundu Erakundeak. Bide batez, agerian utzi du zenbateraino diren elkarren menpeko gizakien, abereen eta ingurumenaren osasunak.

Elhuyar @elhuyaraldizk Miren Basaras Ibarzabal Ignacio López-Goñi @microBIOblog 2024ko apirilaren 03a

Analisi bana eskatu diegu bi mikrobiologori, egoeraren berri eman dezaten eta irtenbideak proposatu ditzaten, bakoitzari ikuspegi batetik: Miren Basaras Ibarzabali, giza osasunaren aldetik, eta Ignacio López Goñiri, gizakien, abereen eta ingurumenaren arteko elkarrekintza aintzat hartuta.

 

Miren Basaras Ibarzabal: Antibiotikoen erabilera eta ondorioak

Ignacio López Goñi: Antibiotikoekiko erresistentzia Osasun Bakarraren ikuspegitik