argia.eus
INPRIMATU
Anonymousek “Estatu Islamikoari lotutako” Twitterreko 5.500 kontu zerrendatu ditu
  • Estatu Islamikoarekin lotura duten 5.500 kontu identifikatu ditu Anonymous hacker taldeak. Parisko erasoen ostean, taldearen aurkako “eraso zibernetikoen uholdea” hasiko zuela iragarri zuen.

Asier Arrate Iruskieta @AsierArrate 2015eko azaroaren 18a
Anonymousek gerra deklaratu dio Estatu Islamikoari Parisko atentatuen ostean.

Ustez EIrekin lotura duten pertsonen helbideak argitaratu dituzte Twitterrek bertan behera utzi ditzan, The Independent egunkariak zabaldu duenez. Charlie Hebdoren erasoen ostean abiatu zituen hacker taldeak EIren aurkako erasoak. Estatu Islamikoa oso aktiboa da gaur egun Facebook, Twitter, Youtube eta Instagramen.

Interneten zabaldutako bideo batean, Anonymusek gerra egingo diotela adierazi zuen: “Zuen aurka inoiz egin den operazio handiena jarriko dugu martxan”. Taldearen leloa errepikatu zuen: “Ez dugu ez ahaztuko ezta barkatuko”.