Anonymousek, KukuxklanUsako hiru Twitter kontuetako eta webguneko pasahitzak lortu eta kontrolpean hartu ditu astelehen arratsaldean, Fergusoneko istiluen erantzun gisa.
"@KuKluxKlanUSAkontua kontrolpean dugu. Ohartarazi genizuen kontra egingo genizuela. txanoak kanpora”, txio hori bidali du Anonymusek Ku Klux Klanen (KKK) kontuetatik. Sare sozialak kontrolpean hartzearen arrazoia hamabi ordu lehenago Kukuxklaneko kontuetatik. Fergusoneko herritarrak mehatxatu izana da, Anonymusek Twitter bidez zabaldu duen ohar batean adierazi duenez.
Michael Brown 18 urteko gazte afroamerikarraren hilketan justizia eskatzeko kalera irteten zirenen aurka “indar hilgarria” erabiltzeko mehatxua egin zien Kukuxklanek Twitter bidez.
Anonymousek, Ku Klux Klanekoak diren bi polizia agente eta hezkuntza erakundeetan lan egiten duten beste zenbait pertsonen izenak argitaratu ditu. Youtuben publikatutako bideo batean ekintzek jarraituko dutela esan du: “Ez dugu ez ahazten, ez barkatzen”.