Datorren asteartean aurkeztuko dituzte Anoetan etxebizitzaren inguruan sustaturiko prozesuaren ondorioak. “Gazteei herrian bertan geratzeko aukerak eskaintzea” da helburua.
2017ko aurrekontuetatik abiatutako gazteen eskari batetik dator Anoetan bizi nahiko nuke prozesua. Etxebizitza berriak egin beharrean, etxe hutsekin zer egin aztertzeko eskatu zien Anoetako Udalari.
Dunak hirigintza feministan eta parte-hartzean eskarmentua duen taldeak dinamizaturik, joan den martxotik aritu dira diagnostikoarekin, herritarrei etxebizitza beharren inguruko iritzia eskatu eta herriak alor horretan duen eskaintzari buruzko analisia eginez.
Diagnostikoaren ondorioak uztailaren 16an aurkeztuko dituzte, asteartearekin, udal liburutegian. Helburua da etxebizitza hutsez aparte zein “eredu berri” egon daitezkeen aztertzea. Hala, etxebizitza publikoak eraikitzeko edo etxebizitza lagapenerako kooperatiba bat sortzeko zein aukera dauden azalduko dute. Azkeneko honi garrantzia berezia eman dio Anoetako Udalak, “herriko gazteentzat aukera onak eskaini ahalko baititu”.