Uztailaren 2an egin zuten lehen asanblada eta bertan erabaki zuten kanpaldi mugagabea deitzea. Herriz herri gorputza hartuz doa Gipuzkoa Zutik.
Tolosaldeko Atarian Ane Urkolak egindako lehen asanbladaren kronikak kontatzen duenez, 20-30 herritar inguru batu ziren. Hiru galdera landu zituzten bertan: "Nondik gatoz, zein da gure helburua eta zer egingo dugu berau lortzeko". Gipuzkoa Zutik mugimenduaz aritu ziren lehenik, eta ondoren helburuak definitu zituzten: herritarrak erraustegi proiektuaz informatzea eta ondoren herritarrek erraustegiaren inguruko erabakiak hartzea.
Uztailaren 11n, 18:00etan plazan hasiko da kanpaldia
18:00etan elkartuko dira plazan eta lehenik plaza apaintzeari ekingo diotela dute adostua. Gainerako dena, jarraian egingo den asanbladan ikusiko da. Asanblada ostean ekingo diote egitaraua osatzeari. "Jendearen nahiaren eta gogoaren araberakoa izango da kanpaldia, eta ikusiko da zenbat irauten duen". Aurreikuspenik gabe, irteten dena irteten dela baikor mintzatu zaigu lehen asanbladan parte hartu zuen herritar bat.
Herriz herri mugimendu handia
Gipuzkoa Zutikek Donostian 23 egunez egindako kanpaldiaren ostean, herrietan zabaldu da dinamika. Hartzen doan neurriaren berri ematen digute herriz herriko kronika hauek:
Gaur egingo dute asanblada Tolosa Zutik eta Azpeitik Zutikek eta bihar ARGIAn irakurri ahalko duzue hauen kronika. Albiste honetan ari gara biltzen asanblada eta ekimenen deialdiak (gehiagoren berri baduzu, bidali eta gehituko dugu):
Uztailaren 11tik 15era kanpaldia egin zuen herriko plazan Anoetan Zutikek. Hemen bildu ditugu egin dituzten ekimenetako batzuek. Hurrengo asanblada uztailaren 20an egingo dute.