argia.eus
INPRIMATU
Anna Gabrielen mugikorra ere zelatatu zutela salatu dute
  • Roger Torrent ez ezik, Anna Gabriel ere Estatu-espioitzaren biktima izan dela salatu dute, Israelgo NSO konpainiaren Pegasus programarekin.

Mikel Eizagirre 2020ko uztailaren 14a

Olivier Peter Anna Gabrielen abokatuak Nació Digital egunkariari ohartarazi dionez, CUPeko diputatu ohia ere Pegasus espiotza sistemaren biktima izan zen. Gabriel Suitzara joan zen 2018an, Auzitegi Gorenean ez deklaratzeagatik. “Matxinada, bidegabeko eralgitzea eta sedizioa” egozten zizkioten buruzagi independentistari. Bere abokatuaren arabera, Gabrielek WhatsApp aplikazioan jakinarazpen bat jaso zuen, “mugikorrean espiatua izan zitekeela” esanez.

Kanadako Citizen Lab zibersegurtasun institutuak, WhatsApp sare soziala ikertzen zebilela, "gizarte zibileko" 130 ordezkariren gaineko esku-hartzearekin egin zituen topo, tartean Roger Torrent Kataluniako Generalitateko presidente ohiaren aurkako eraso zibernetikoa. Horren arabera, Torrenten telefono mugikorra Israelgo NSO konpainiak garatutako Pegasus espioitza-sistemarekin zelatatu zuten 2019an. Programa hori estatuek baino ezin dezakete erosi, "krimena eta terrorismoaren aurka” baliatzeko.