argia.eus
INPRIMATU
Anna Gabrielek salatu du jazarria dela Espainian eta ez dela Auzitegi Gorenean aurkeztuko
  • CUPeko kideak Suitzako egunkari batean adierazi du ez dela Madrilera joango uste duelako han ez duela epaiketa justurik izango.

ARGIA @argia 2018ko otsailaren 20a
Anna Gabriel artxiboko argazki batean.

CUPeko diputatu ohi Anna Gabriel Ginebran geratuko da eta ez da asteazkenean Espainiako Epaitegi Goreneko epaile Pablo Llarenaren aurrean aurkeztuko. Kataluniako pozesu soberanista bultzatzeagatik dago ikertua eta epaitegira deitua, beste hainbat politikari kataluniar bezala.

Le Temps egunkari suitzarrak egin dion elkarrizketan adierazi du Espainian bere ideia politikoengatik "jazarria" dela eta horregatik ez dela epaitegira joango.

Sarean ez dagoen elkarrizketa honen pasarte batzuk nabarmendu dituzte TV3en. Besteren artean, Anna Gabrielek dio "prentsa gobernamentalak" dagoeneko errudun izendatu duela. 

CUPek agerraldia deitu du arratsalderako Auzitegi Goreneko zitazio honi buruz informatzeko.