Anjeles Iztueta
Hezkuntza sailburuak "Euskal hezkuntza sistema ikaskuntzaren Europa" hitzaldia eskaini zuen atzo (24) Madrilen. PPren Gobernuak Euskal Herriko hezkuntza sistemaz esandakoak "amaigabeko gezurtzat" jo zituen Iztuetak. Horrez gain, Euskal Herriak "erabaki ahal izateko" aukera nahi duela azaldu zuen behin baino gehiagotan. Bestalde, gogor kritikatu zuen Espainiako Gobernuaren aldetik eta beste alderdi batzuetatik jasaten duen "tentsio bikoitza".