Udaberrian hilero izango dira estatus politikoari buruzko galdeketak Euskal Herrian. Igandekoa izango da lehen olatua.
Tolosaldeko 28 herrietan, Oiartzualdeko Lezo, Oiartzun, Errenteria eta Pasaian, Hernani eta Astigarragan eta Larrabetzun antolatu dituzte euskal estatuari buruzko kontsultak. 150.000 bat lagun bizi dira eremu horretan, eta horiek guztiek erabakitze eskubidea praktikan jartzeak duen garrantziaz hitz egin du Hala Bediko Igor Goikoleak Gure Esku Dago dinamikako Anjel Oiarbiderekin.
Elkarrizketa hau Arrosa Sareak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu