Udaletako hauteskunde emaitzen mapan duela lau urte baino aniztasun handiagoa ikus liteke Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan. Kolore aldaketak Gipuzkoari eta Nafarroari eragin die batez ere, baina zeintzuk izan dira horretarako gakoak?
EAJren boterea handitu egin da nabarmen udal hauteskundeotan. Nahikoa da duela lau urteko eta oraingo mapak elkarren ondoan jartzea horretaz jabetzeko. Seguruenik udaletako aldaketa nabarmenena Gipuzkoan sumatuko da. 2011n Bilduk sekulako sorpasoa jo zuen lurralde horretan, ia bere aldeko monokromo bihurtzeraino. Koalizioak gehiengo absolutuz lortutako udal ugariek eta Aldundia ere bere esku geratu izanak Gipuzkoako politika irauli zuen zenbait arlotan. Orain ordea herri askotan –eta Aldundian– kolorez aldatuko da gobernua, eta EH Bilduk ezin izango du agintetik segi transformazio horrekin.
EAJk iraganean bere esku izan dituen hainbat herri berreskuratu ditu Gipuzkoan (Tolosa, Azkoitia, Ordizia…), baita ezker abertzalea sendo egon ohi den beste zenbaitetan irabazi ere, kasu esanguratsuena izan liteke Arrasate (25.000 biztanle). Bizkaian ere EH Bilduri ihes egin diote Gernikak, Lekeitiok, Sopelak… EAJk aldiz hegemonikoa izaten segitzen du lurralde horretako gehienean. Antzera gertatu da Araban, baina neurri apalagoan: EAJk Agurain,eta Aiara berreskuratu ditu eta EH Bilduk Laudion, esaterako, lehenengo indarra izaten jarraitzen du.
Kudeaketaren irakasgaiak
EAJ eta EH Bilduren arteko azken urteetako lehian gol ederra sartu dute jeltzaleek oraingoan. Hala ere, koalizioak 300.000 bototik gora lortu ditu eta Gipuzkoan eta Nafarroan hautetsi gehien dituen indarra da. Baina hori ez da ezeren kontsolagarri. Hasier Arraiz Sortuko presidenteak oso kritiko hitz egin zuen hauteskunde gauean: “gauza asko gaizki” egin dituztela onartu zuen eta kudeaketan egin zuen azpimarra.
Kudeaketaz hitz egitean, badirudi Arraiz hondakinez ari dela gehienbat. Atez Atekoaren inguruan hainbat herritan sortutako kalapitak EH Bilduri kalte egin diola uste du askok. Plastikozko poltsak balkoietan, firma bilketa masiboak… Legazpin, esaterako, kanpaina izugarria egin zen hedabide batzuetatik sistema horren kontra, eta gauza bera Pasaian, Bergaran... Aldiz hasieratik hondakinen kudeaketa zentzuzkoaren aldeko mugimendu biziak eta autonomoak izan dituzten herrietan (Usurbil, Hernani, Oñati…) EH Bilduk eutsi egin dio. Irakasgai bat izan liteke hori.
Iruzur salaketek fakturarik ez
Nolanahi ere, hauteskundeetako emaitzak ikusita, ematen du ustezko kudeaketa txar guztiak ez direla berdin zigortu, ezta auzitegietan amaitu dutenak ere. Bidegiren kasuan EAJko hainbat kide daude nahasirik AP-1 autobideko obretan aurkitutako iruzur zantzuetan. Azken asteetan Gipuzkoako Aldundiak zuzenean seinalatu zituen bi alkategai jeltzale: Donostiako Eneko Goia eta Lazkaoko Felix Urkola. Batak zein besteak emaitza onak lortu dituzte ordea eta boterean izango dira.
PPri ez bezala –udal askotan desagertu egin dira popularrak– ustelkeria salaketek ez diote fakturarik pasa EAJri. Epsilon eta Hiriko moduko auzietan bere kideak tartean dauden arren, adibidez, 2011ko boto kopurua erraz berdindu du Araban eta orotara zinegotzi gehiago lortu ditu.
PSE-EEk maldan behera segitzen du
Gipuzkoan udaletan izandako emaitzek lortu dute sozialisten enegarren porrota nolabait mozorrotzea. Lurralde horretan 6.000 boto gehiago atera dituzte eta lortu dute Lasarte-Orian gobernatzeko adinako indarra edukitzea, baita Pasaian irabaztea ere, hemen emaitza bikoiztu du PSE-EEk. Oarsoaldeko hainbat herriren kasua zehatzago aztertzeko modukoa izan liteke: azkeneko hauteskundeetan parte-hartze oso baxua izan zen eskualde horretan, baina oraingoan batez bestekoa baino askoz gehiago igo da eta aldaketa handiak izan dira mapa politikoan.
Baina Idoia Mendiaren alderdia ez dago etxafuegoak botatzeko. Bizkaian eta Araban milaka boto egin du behera. Garai batean Ezkerraldean erabat nagusitzen zen alderdiak gaur egun apenas mantentzen duen Portugalete kontrolpean, Hego Euskal Herriko bosgarren hiri handienean, Barakaldon, EAJrekin teknikoki berdinduta geratu baita.
2011n Sestao galtzea mingarria izan zen sozialistentzat. Lau urte geroago aldea handitu egin du EAJk, edo hobe esanda EAJko alkate Josu Bergarak. Gasteizen Marotok azkenaldian bezala (ikusi koadroa), Sestaon Bergarak behin baino gehiagotan jaurti ditu mezu arrazistak. Entzun diogu adibidez etorkinez eta ijitoez mintzatzerakoan esaten “kaka hori” ez dela herrian sartuko. Hori dela-eta auzitara eraman dutenean ordea, kanpoaldean txaloka izan ditu herritarrak. Emaitza: 8 zinegotzi izatetik 13 izatera igaro da.
Nafarroan aldaketak udaletan ere
Nafarroan aldaketa ez da soilik Parlamentuan islatuko. Udalerri askotan UPN boteretik kentzeko aukerak sortu dira (Lizarra, Tafalla...) eta hori eguneroko kudeaketan lagungarri izango du Uxue Barkosen balizko gobernuak. Bestalde, EH Bilduk 25 udalerritan lortu du gehiengo osoa eta Geroa Baik beste hirutan.
Nolanahi ere, bai Nafarroan eta baita beste lurraldeetan ere, akordioen jokalekuan neurtu beharko da orain hautestontziek emandako indarra, ez soilik udalak osatzeko, baita zerbitzuen kudeaketan (ura, hondakinak, garraioa, hiltegiak, euskaltegiak, industrialdeak...) oinarrizkoak diren makina bat mankomunitate, sozietate publiko eta partzuergoren kontrola eta funtzionamendua bermatzeko ere. Eta hor giltzarri izan daitezke, Podemosen babesarekin edo gabe, hamaika herritan zinegotziak lortu dituzten plataformak.
Nafarroako Parlamentuko zarata politikotik at, Uxue Barkos lehendakariak gizartea lasai dakusa. “Kalera ateratzen bazara, jendea lasai ikusten duzu, lasaitasunez hartzen dute azken lau urteotan gizartean gertatu den aldaketa sakona”, adierazi du Barkosek,... [+]
Nafarroako Foru hauteskundeak maiatzean izanen dira. EiTB Focusek egindako inkesta baikorra da oro har, gaur egun, Nafarroako Gobernuan ari den koalizioarentzat. Iruñeko Udalean ordea, egungo gobernuaren jarraipena kolokan liteke.
Nafarroako Ahal Duguko bozeramaile ohiak bere kontra abiatutako prozesua salatu, eta aldaketa arriskuan ez dagoela azpimarratu du.
Eremu mistoko hainbat herritan egingo dute kanpaina. Herritarrak instituzioei zonifikazioarekin amaitzeko eskabidea egitera bultzatu nahi dituzte.
Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak ferietako liskarragatik auzipetutako gazteen kontra fiskaltzak egindako zigor eskaeren aurka egin du.
Nafar Gobernuak energia plan berria aurkeztu du “2030 Ikusmuga Plan Energetikoa” zirriborroan. Energia berriztagarrien erabilpena %21etik %51ra handitzeko asmoa duen arren, planak Castejóngo zentral termikoak ixteari buruz ez duela ezer esaten salatu du... [+]
Hainbat sindikaturekin batera egindako agerraldian Nafarroako Gobernuari galdegin diote Madrilekin mantentzen ari den negoziazio eteteko eta "tren soziala zehazteko", herritarrei "parte hartzeko aukera" emanda.
Foruzaingoaren jarduna eraberritu eta gomazko pilotak ez erabiltzeko erabakia bururaino eraman dute, Ertzaintzak eskainitako bi prestakuntza ikastaro jasoz eta material berria eskuratuz.
UPN, PPN eta Ciudadanosekin batera parte hartuko du PSNk ekainaren 3ko manifestazioan. Nafarroako bandera defendatzeko aitzakiarekin egin dute bat deialdiarekin. Alderdiaren militante batzuek desadostasuna adierazi dute.
Nafarroako eta Espainiako Gobernuek AHTaren inguruan “ez-betetze klausulak” sinatzea proposatu du Iñigo De la Serna Barne Ministroak. Manu Aierdik ontzat hartu du proposamena: "Izugarri ona iruditzen zait ardura duena behartzea sinatutakoa... [+]
Mugikortasun planak sortu ditu desadostasunak. Ostegun goizean Podemosek, Aranzadik eta Izquierda-Ezkerrak agerraldia eginen dute. Joseba Asiron alkateak desadostasunak onartu ditu baina harrituta azaldu da udal gobernuaren krisia dagoela entzutean.
"Zigortzailea eta murriztailea" den legea bertan behera utziko dute Gobernua babesten duten lau alderdiek. 2003. urtetik dago abian Ikurren Legea, baina orain, Udalen autonomiaz baliatuta, udalerri bakoitzak erabakiko du zein ikur jarri erakunde ofizialetan.
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Nafarroan 2003tik indarrean dagoen Ikurren Legea baliogabetu egingo du foru gobernuak, hura sostengatzen duten lau indarrek (Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerra) hala adostu eta gero. Zigorrik eragingo ez duen lege berria sortzeko prozesu parte hartzailea iragarri... [+]
Vascuencearen Legearen 30. urteurrenean Kontseiluko idazkari nagusiak esan du "ospatzeko deus ez dagoela, gehiago dagoela lege horrek utzitako ondorio latzen inguruan ohartarazteko”.