argia.eus
INPRIMATU
Aniztasuna eta bizikidetza aintzat hartuko dituen Sinboloen Legea nahi du Nafarroako Parlamentuak
  • Egun abian den Sinboloen Legea bertan behera uzteko eskaerarekin bat egin du Parlamentuaren gehiengoak: Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk eta Izquierda-Ezkerrak, ez ordea, UPN-PSN-PPk.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2016ko martxoaren 01a
Egungo Ikurren Legea berran behera uztearekin bat dator Parlamentuko gehiengoa.

Sinboloen Legea bertan behera uzteko eskaera izan dute mahai gainean Mahai eta Eledunen batzarrean: Geroa Baik, EH Bilduk eta Podemos-Ahal Duguk eraman dute adierazpen hori, Izquierda-Ezkerrak bat egin du, ez ordea, UPN-PSN-PPk.

Aldatzeko beharra dago, herritarren interesei erantzuteko eta guztiok eroso sentiaraziko dituen ikurrak jarri ahal izateko proposamena dela diote legearen aldaketa eskatu duten hiru alderdiek. 

Oposizioko alderdientzat ordea, ez da aldaketarik behar

Obsesio identitarioen beste adibide bat da sibnboloen legearena. Beste erkidego bateko ikurra jartzearren aldatu nahi dute legea. Esparzak dio inor ez dela gehiago emozionatzen Nafarroako bandera ikusten duenean baino:

Eztabaidarik ez dagoen eta lehentasuna ez den gaia zabaldu nahi dute alderdi sozialistaren ustez.

Gobernua babesten duten lau alderdiek ez dute zehaztu noizko izanen litzatekeen prest legea aldatzeko proposamena, baina, EH Bilduk uda baino lehen nahiko luke.

[Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra]