Urtxintxa Eskolako kideek hainbat ikastaro antolatu dituzte otsaila eta martxoan zehar aniztasun funtzionalaren errealitateari heldu eta gaia landu asmoz. Oraindik errealitate hau onartzeko erresistentzia asko daudela azaldu digu Amagoia Osinaldek, eta gaiari heltzeak duen garrantzia azpimarratu du, besteak beste.
Otsailean aniztasun funtzionala eta sexualitatea lantzeko ikastaroa antolatu dute, eta martxoan, berriz, zeinu hizkuntzaren inguruko beste bi ikastaro. Informazio guztia beren webgunean.
Albiste hau Arrosa Sareko Irratiek eman dute eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.