Donostiako Urumea ibaian zer gertatzen ari den argitu beharra dagoela salatu du Eguzki elkarte ekologistak. Hilik aurkitutako animaliak hegaztiak izateaz gain aingirak ere badira, neurri guztietakoak.
Hegaztiak, batez ere basahateak, hilik agertu dira Urumea ibaian, Donostian, Martutene inguruan. Horrez gain, 50 bat aingira ere hilik agertu dira abuztuaren 27an. Abuztuaren 21ean ere Eguzki euskal elkarte ekologistak salatu zuen uretako hainbat hegazti hilik agertu zirela.
Hainbat jenderen laguntzari esker jakin dugu Urumea ibaian eta Gladys Eneako urmaelean, Donostian, hildako uretako hegaztiak agertzen ari direla. Batez ere, ahate arruntak eta etxeko ahateak dira. Badakigu ale horietakoren bat jaso duela Aldundiko zerbitzuak. pic.twitter.com/BOx53z01r5
— Eguzki (@EguzkiEH) August 21, 2022
Talde ekologistak adierazi du abuztuaren 27an Udaltzaingoaren autoak eta Aldundiko eta URAko teknikariak bertaratu zirela. Gainera, eskatu du arazoa ikertzea eta argitzea, animaliak hilik agertu diren eremu horretan, hegaztiak eta arrainak zergatik hiltzen diren.