argia.eus
INPRIMATU
Angulari buruzko lanarentzat 2013ko CAF-Elhuyar saria
  • Bergarako Errekalde jauregian banatu ziren atzo 2013ko zientzia-dibulgazioko CAF-Elhuyar sariak. Gorka Azkune Galparsoro, Eneko Bachiller Otamendi, Xabier Erkizia Martikorena, Amaia Portugal Gonzalez eta Gorka Zabaleta Lopetegi izan ziren saridunak. Azken honek angulei buruz egindako lanari esker irabazi zuen saria, hirugarrena azken hiru urteotan. Merezimenduzko saria Udako Euskal Unibertsitateak jaso zuen.

ARGIA @argia 2014ko apirilaren 11
Saridunak ezkerretik eskuinera: Xabier Alegria (UEU), Amaia Portugal, Gorka Azkune, Gorka Zabaleta eta Xabier Erkizia. Argazkia: Elhuyar.

Bost sari eta merezimenduzko sari baten jiran egin zuen Elhuyarrek ekitaldia Bergarako Errekalde jauregian, duela 230 urte Elhuyar anaiek wolframaren berri eman zuten leku berean. Ondokoak dira saridunak:

Fikzioa errealitate bihurtzen denean, Gorka Azkune Galparsoro; Dibulgazio-artikulu orokorraren saria.

Arrainak, otorduetan, ekologiaz mintzo dira, Eneko Bachiller Otamendi; Egilearen tesian oinarritutako dibulgazio-artikuluaren saria.

Angulari erradiografia, Gorka Zabaleta Lopetegi (Baleike aldizkaria); Zientzia-kazetaritzaren arloko lanari saria

Giza eboluzioa berridazten, Amaia Portugal Gonzalez (Berria egunkaria); Zientzia-kazetaritzaren arloko lanari aipamen berezia

“Idazkera isilak: Entzuteko idatziak eta Soinuzko irudiak”, Xabier Erkizia Martikorena; Zientzia gizartean sorkuntza-bekari saria.

Udako Euskal Unibertsitateak Merezimenduzko saria jaso zuen.