'Luno' kargaontzia erdibitu egin da gaur goizean Angelun, Baionako porturantz zihoanean. Kargarik eraman ez arren kezka sortu da 127 metro kubo erregai zeramatzalako. Ez dela itsasora isuri jakinarazi dute.
Zuzeneko irudiak:
Kutsadura arriskua
"Kutsadura arriskua benetakoa da. Ez hurbildu kostaldera", idatzi du Jean Espilondo Angeluko auzapezak Twitterren istripua gertatu eta berehala.
Ontziak isurketaren bat egingo ote zuen kezka sortu da Lapurdiko kostaldeko herrian baina ordu batzuk geroago Espilondok jakinarazi du erregai gehiena ontziaren barruan geratu dela. Prefetak azaldu duenez, 24 orduz segurtasun eremua edukiko dute ontziaren inguruan.
Angeluko Barre hondartzaren parean hautsi da kargaontzia. Murueta ontziola bizkaitarrak egin zuen 1994. urtean, EITBk azaldu duenez. Bilboko Portutik atera da goizean.
Lurreko Polmar plana martxan
Pirinio Atlantikoetako prefetak "lurreko" Polmar plana jarri du abian Le Monden irakur daitekeenez. Plan horrek hondartzetako kutsadura saihestea du helburu. Egunkari frantziarraren webgunean irakur daitekeenez, "itsasoko" Polmar plana ez dago abian.
Kutsaduraren kontrako taldeek hondartzara iristeko zailtasunak izan dituzte jende pilaketak eraginda. Espilondok adierazi duenez, ingurua itxi egingo dute garbiketa lanak azkartze aldera.
Tripulazioa, salbu
Hamabi bat lagun zihoazen ontzian eta denak ateratzea lortu dute salbamendu ekipoek. Bi lagunek zauri arinak dituzte France 3 Euskal Herriren arabera.
Luno zamaontziaren fitxa (Iturria: @Berria)
Angelun puskatu den Luno zamaontzia Bilboko Murueta konpainiak egin zuen. Hemen fitxa: http://t.co/nbduaQZJ6M pic.twitter.com/PqPtL8pSnx
— Berria.info (@berria) February 5, 2014
Maddi Kintanak ekainean aurkeztu du Master Amaierako Lana Bordeleko Unibertsitatearen eta Iker ikerketa-zentroaren laguntzarekin. Gazteen hizkera BAM eta inguruan du izenburu eta Biarritz, Baiona eta Angeluko 18 eta 24 urte bitarteko gazteen hizkera aztertu du. Horretarako,... [+]
Maddi Kintanak Baiona, Angelu eta Miarritzeko gazteen euskara aztertu du bere tesian. Hitz berriak sortzen dituzte baina baita hitzak beste hizkuntzetatik hartzen ere, besteak beste, interneten eraginez.
Angeluko Cyclopotes elkarteak ikusmen-gabeko jendeer parada ematen die bizikletaz ibiltzeko. Tandem club des déficients visuels du zinezko izena elkarteak eta 2004ean sortu zen. Joan den astean Amikuze eta Oztibarren gaindi pasa dute aste osoa, egun guziez ibilbide... [+]
Mintzalasai taldeak, hamabigarren aldiz, Baiona, Biarritz eta Angelurako zazpi eguneko egitaraua prestatu du. Irailaren 18tik 24ra izango da. Euskaldunek euskaraz aritzeko guneak izatea du helburu, baita euskaraz ez dakitenak hurbiltzea ere.
A-8 eta A-63 autobideen arteko pasabidea ixtean auto-ilarak sortu dira. 6.200 hektareatik gora erre ditu abuztuaren 10ean Girondan (Frantzia) piztutako suteak. Landerara ere iritsi da eta 10.000 lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte.
Zazpi egunez iraun du Angeluko Amodioaren Ganbara hondartza inguruko luxuzko etxebizitzen okupazioak. Egun osoko egitaraua prestatu du Ostia kolektiboak ostegunerako.
Eguneroko joan-etorrietarako bizikleta garraio erabiliagoa izatea aldarrikatu dute, kutsadurari aurre egiteko. Ehunka txirrindularik bizikleta martxan Angeluko auzapezari eta Mugikortasunen Sindikatuko lehendakariari neurriak hartzeko eskatu diete.
Turismo masiboak dituen eragin sozial eta ekologikoak salatu dituzte Cinq Cantons auzoko turismo bulegoaren parean, ekainaren 22an.
Ingurumenaren egunean, ekainaren 5ean, aurkeztu du kanpaina: “Hirian, bizi eta mugi! 3 km bestela egiteko, engaia zaitez!”. Baionan, Biarritzen eta Angelun egiten diren ibilbideen %44 hiru kilometro baino gutxiagokoak dira. Hiri lasaiagoak aldarrikatu eta oinez,... [+]
Frantziako Gobernuak debekatu egin du saltoki handietan lehentasunezkoak ez diren produktuak saltzea, komertzio txikiekiko "konpetentzia desleiala" saihesteko. Herrietako denda txikiak urriaren 31tik daude itxita eta bi aste barru aztertuko du gobernuak irekitzea... [+]
Asteazken goiz honetan piztu da sua eta bertako bi langile ospitaleratu dituzte intoxikazioagatik, eta beste bat ere bai, "arinki" erre delako. Jean-Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko presidentea kutsaduragatik kezkaturik agertu da, ur edangarria bideratzen duen... [+]
Orotara 165 hektarea oihan erre dira eta sua kontrolaturik daukate suhiltzaileek uztailaren 31 goiz honetan. Bezperan piztu zen sua eta itzali nahian aritu ziren ehun bat suhiltzaile arratsaldetik gauera arte. Hala ere, guneka sua berriz pizten da artetan eta suhiltzaileak... [+]
Langileen hobari edo primetan "benetako lapurreta" egiten ari direla salatu dute. Uztailaren 20an hasi zuten greba, eta mobilizazioekin jarraitu dute pasa den asteburuan ere.
Etxebizitza sozialen ardura duen Office 64 egitura agertu da egitasmoaren alde eta beste hainbat egiturekin elkarlanean segurtatuko du aterpetxearen kudeaketa 2021etik goiti.
Koronabirus proban positibo eman dute Angeluko ikastolako bi haurrek. Seaskak protokoloa martxan jarri du eta Angelukoaz gain Baiona eta Biarrizko ikastola bana ixtea ebatzi dute neurri kautelar gisa. Angeluko ikastolako anaiek harremanak izan zituzten beste bi herrietako... [+]