Orotara 165 hektarea oihan erre dira eta sua kontrolaturik daukate suhiltzaileek uztailaren 31 goiz honetan. Bezperan piztu zen sua eta itzali nahian aritu ziren ehun bat suhiltzaile arratsaldetik gauera arte. Hala ere, guneka sua berriz pizten da artetan eta suhiltzaileak bertan dira, kontrolatzeko helburuarekin.
Angeluko Xiberta pinudian sua piztu zen uztailaren 30eko arratsalde bukaeran eta 22:00tan oraindik sua itzali nahian zebiltzan suhiltzaileak. Orotara 165 hektarea oihan dira erre. Haize buhadengatik sua ezin kontrolatuz aritu dira ehun bat suhiltzaile.
Desmasia handia gertatu da Angelun: pinudia, Izadia parke ekologikoa, itsas bazterreko joko eremuak... guztia errerik da. Oihanaren ondoan bizi diren herritarrak etxeetatik atera eta urrundu behar izan dituzte. Prefekturak jakitera eman duenez bost etxe behintzat osoki erre dira.
🔴 SUIVI - #Anglet : Dans l'#incendie de #Chiberta près d'Anglet, 100 sapeurs-pompiers sont sur place, 2 Canadairs qui sont aussi mobilisés. #Pignada #canicule #chaleur pic.twitter.com/jnNav82HSM
— FranceNews24 (@FranceNews24) July 30, 2020
Itsasotik zuzenean ura hartzen aritu dira, ondotik hortik hurbil den sutera jaurtikitzeko:
Les #canadair de la sécurité civile récupèrent l’eau directement dans l’océan sous les applaudissements des baigneurs #incendie #anglet @SO_Paysbasque @F3euskalherri @BFMTV pic.twitter.com/isFXDVyOSa
— Dimitri (@Dimitri_64) July 30, 2020
Izadia parke ekologikoan zegoen bastimendua ere sutan da:
🇫🇷 France : 🔥 Le bâtiment du parc écologique #Izadia de la Barre en feu ce soir #Anglet #Chiberta #Pignada #canicule pic.twitter.com/xMl8uIzbQf
— Alexandre (@alex_le_bars) July 30, 2020