"Hemengo jendearekin harremanetan jartzea nahiko nuke matematikak euskaraz nola irakasten diren jakiteko. Sistema erabat desberdina da. Adibidez, 'hogeita lau' entzuten baduzu, '24' idaztea gauzarik normalena iruditzen zaizu, baina zergatik ez duzu '204' idazten? Arau batzuk ikasi beharra dago, baina haur euskaldunek are eta arau gehiago ikasi behar dituzte: adibidez, '55' idazteko, ez dute guk kataluniarrok egiten dugun bezala '50+5' egin behar '2x20+10+5' baizik". (2008-06-22/23)