argia.eus
INPRIMATU
Angela Merkel kantzilerraren oinordekoa aukeratuko dute Hamburgon
  • Hemezortzi urtez kantziler izan ostean, Alemaniako Batasun Demokrata Kristau alderdiko presidentetza utziko du Merkelek. Friedrich Merz, Jens Spahn eta kantzillerraren babesa duen Annegret Kramp-Karrenbauer dira kargurako hautagaiak.

IƱigo Igartua @igartua19 2018ko abenduaren 07a
Argazkia: El Pais

Alemaniako Batasun Demokrata Kristau alderdiak presidente berria aukeratuko du abenduaren 7an Hamburgon egingo den kongresuan. 1.000 ordezkari ingururen botoek erabakiko dute Angela Merkelen oinordekoa.

Alderdian karguak dituzten pertsonez gain, kongresua existentziala izango dela jakin aurretik aukeratutako diputatu, alkate, gazte erakundeko kide eta afiliatu sinpleek ere izango dute botoa emateko aukera.

Alemaniako prentsak azken asteetan argitaratu duenez, CDU alderdiko boto emaileen hautagai gustukoena Merkelek babesten duen Kramp-Karrenbauerren ordezkaritza litzateke. Baina, botoa emateko aukera duten delegatuen boto-intentzioaren “argibide ziurrik” ez dagoela aitortu du, Peter Matuschek Forsa iritzi-azterketa etxeko ikertzaileak.

Honenbestez, bozketaren emaitza oso irekita dago. Angela Merkelen etorkizun politikoari dagokionez, garaile irteten den ordezkaritzaren arabera erabakiko da.