argia.eus
INPRIMATU
Angel Berruetaren omenaldian izan dira lehen aldiz Nafarroako erakundeak
  • Espainiako polizia batek eta bere semeak Angel Berrueta Donibane auzoko okina zuenetik 12 urte pasa direnean izan dira lehen aldiz bere aldeko omenaldian Nafarroako Gobernuko ordezkariak.

ARGIA @argia 2016ko martxoaren 14a

Uxue Barkos Nafarroako lehendakariak "biktima guztien aitortza" eta "berriz errepikatu behar ez denaren memoria mantentzeko" lanaz hitz egin zuen igandeko omenaldiaren ostean, Ahotsa.info-k jasotako adierazpenetan.

Joseba Asiron Iruñeko alkateak azaldu zuenez, honelako omenaldiek gogora ekartzen dute "ze garai biolentotik" gatozen. Biktima asko dagoela ere gogora ekarri zuen, "baina min bakar bat, senideen mina". Biktima guztientzako egia, justizia eta erreparazioaren alde egin zuen.