argia.eus
INPRIMATU
Angel Berrueta gogoratuko dute haren hilketaren hamabosgarren urteurrenean
  • Martxoaren 11n Madrilen izandako atentatu yihadisten ondoren gertatu zen: okindegian lanean zela kalez jantzita zihoan Espainiako polizia batek tiroz hil zuen. ETA gaitzesteko kartela okindegiaren kanpoko aldean jarri nahi ez zuelako eman zion tiro.

Euskalerria irratia @fm983irratia 2019ko martxoaren 12a

Hamabost urte beteko dira asteazkenean, marxtoak 13, Espainiako Polizia batek tiroz hil zuela Iruñeko Donibane auzoko okina, Angel Berrueta. Aurretik poliziaren emaztearekin izan zuen eztabaida okinak. Madrilgo atentatua ETAk egina zela uste zen lehen ordu haietan, eta ETA gaitzesteko kartela okindegian jartzeko galdegin zion. Halakorik egiteko asmorik ez zuelako eman zion tiro kalez jantzitako poliziak. Martxoaren 13an izanen da urtemuga eta Iruñeko Donibane auzoan gogoan izanen dute Berrueta. 

Iruñean, Martin Azpilukueta kalean eginen diote omenaldia 20:00etatik hasita, okindegia zuen tokian bertan. Dokumental bat ere emanen dute, hamabost urteetan bizitakoaz: 13M. Atocha, El Pozo, Santa Eugenia... Donibane. Dokumental hori ikusi ahal izanen da asteartean, martxoak 12, lehenbizi 18:00etan Zizurko Esparru gaztetxean eta gero 19:30etan Zabaldin. 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu dute eta ARGIAra ekarri dugu CC by-sa lizentzia baliatuta