argia.eus
INPRIMATU
Angel Berrueta eta bere senitartekoak indarkeria polizialaren biktima moduan aitortu ditu Nafarroako Gobernuak
  • Naiz.eus-ek aurreratutakoaren arabera, 2004ko martxoan Espainiako polizia batek eta bere semeak erail zuten Angel Berrueta eta bere alargun zein seme alabek, Nafarroako Gobernuaren aitortza ofiziala jasoko dute, indar polizialen indarkeriaren biktima moduan.

Haritz Pascual Garjon Euskalerria irratia @fm983irratia 2024ko uztailaren 01a

Azken asteotan aitortza sorta berria egiten ari da exekutiboa, eskuin mutur eta indar polizialaren indarkeriaren biktimen batzordean jasotako kasuak aztertuta eta gaur jakin da Angel Berrueta aitortza berrien artean dagoela.

Berrueta 2004ko martxoaren 13an erail zuen Espainiako polizia batek eta bere semeak, Donibane auzoko bere okindegian, martxoaren 11ko Madrilgo atentatuen ostean, ETAren kontrako kartel bat jartzeari uko egin zionean. Nafarroako gobernuak biktima izaera aitortu dio Berruetari eta baita bere alargun eta lau seme alabei. Erailketaren ostean eta poliziaren kontrako epaiketa izan zen bitartean, irainak, mehatxuak, dei telefonikoak, presioak…pairatu zituzten. Urtetan luzatu zen sufrimendua. Haiek ere jasoko dute, Foru gobernuaren aitortza.