Irailaren 4an jokatu zen bertsolari gazteen sariketako finala Zarauzko Modelo aretoan.
Arrasatera eraman du aurtengo txapela Ane Zuazubiskarrek. Berarekin batera aritu ziren kantuan finalean Aner Peritz, Eneko Araiztegi, Mikel Iturriotz, Oihana Arana eta Xabat Illarregi.
Aurreko urteetan Lizardi Sariko finala amaitutakoan ematen zen ezagutzera Basarri bertso-paper lehiaketaren irabazlea, eta bertan kantatzen zuen bertso sorta, saridunak. 36. edizioa zuen aurtengo Basarri Sarian, ordea, Zarauzko Udalak sariketa aurreratu zuen, COVID-19aren itxialdian bertso sorkuntza sustatzeko, eta uztailean eman zuten saria, Motxian Bertso Eskolak antolatutako bertso astearen barruan. Haritz Mujikak irabazi du aurtengoa, hain justu itxialdian bere maiteari jarritako bertsoekin (hemen sorta osorik irakurgai).
Bertsozale Elkarteak iragarri du finaleko bertsoak laster jarriko dituztela ikusentzungai bertsoa.eus webgunean.