argia.eus
INPRIMATU
Ane Santesteban txirrindularia konorterik gabe aurkitu dute, antza auto batek kolpatuta
  • Ana Santesteban txirrindulari errenteriarra konorterik gabe aurkitu zuen ostegun goizean bikote batek, errepide bazterrean ahoz behera. Arriskutik kanpo dago.

Jon Torner Zabala @jtorner 2017ko martxoaren 17a

Bizikleta zuhaixka batzuen oinetan zegoen, zutik. Hori horrela, hipotesietako bat da Santesteban ibilgailu batek harrapatu zuela, eta gidariak bizikleta errepidetik kendu eta ihes egin zuela, Diario Vasco egunkariak jakinarazi duenez. Errenteriatik Larzabalerako irteeran gertatu zen ezbeharra.

Oscar Ortiz de Guinea kazetariak dioenez, gaua hospitalean pasa duen txirrindularia ez da gertatutakoaz oroitzen. Bestalde, gau oso txarra eman duela Santestebanek esan dio HITZAri Niko Santestebanek, txirrindulariaren aitak: “Buruko min handia izan du eta medikazioa jartzen aritu dira etengabe”. Ospitalean, obserbazioan jarraitu beharko duela gaineratu du haren aitak, “itxaropena genuen gaur etxera bidaliko ote zuten, baina obserbazioan jarraitu behar dutela esan berri digute medikuek. Ez dakigu zenbat denboraz izan beharko den bertan, baina etxera ahalik eta azkarren bidaltzea espero dugu”.

Errenteriako Udaltzaingoa lekukoen bila ari da.