Datorren udaberrian utziko du kargua Rodriguezek, sei urteren ondoren. Haren ordezkoa lehiaketa publiko bidez hautatuko dute.
Tabakalerak igorritako oharrean dioenez, Rodriguezen erabakia heldu da "zentroak definitu ostean datozen urteetarako Plan Estrategikoaren ardatz diren izango direnildo nagusiak".
Ordezkoa hautazeko lehiaketa publikoa datorren astean jarriko dute abian. Bitartean, zuzendaritzara batu dira 'arte garaikidea' sailaren arduradun Oier Etxeberria, 'zinema eta ikus-entzunezkoen' buru Victor Uriarte, eta UBik-eko zuzendari Arantza Mariskal.
Donostiako kulturgune handienaren barrenak
Ane Rodriguezek 2012an hartu zuen Tabakalerako proiektu kulturalaren lema. Bere eskutik iritsi zen egitasmoaren jendarteratzea 2015eko irailean. Urte hartako azaroan berarekin mintzatu zen ARGIAko kazetari Gorka Bereziartua. Hemen Rodriguezek kontatutakoa: "Ez gatoz jada egiten diren erakusketak egitera".