Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren seigarren final-zortzirena jokatu da irailaren 29an Elgoibarko Herriko Antzokian; final-laurdenetarako txartela lortu du Labakak.
Elgoibarko Herriko Antzokian jokatu da irailaren 29an Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako azken aurreko final-zortzirena.Gaurkoan ere ez dute hutsik egin bertsozaleek, bezperatik agortuta baitzeuden sarrerak. Oholtza gainean, hurrengo seikotea kantuan:
Ane Labaka Mayoz
Endika Igartzabal Murua
Eñaut Martikorena Lizaso
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi
Jokin Uranga Isuskiza
Unai Gaztelumendi Arandia
Ane Labakak lortu ditu puntu gehien, 458,5 puntu. Beraz, azaroaren 2an Azkoitian jokatuko den final-laurdenean kantatuko du. Horrela geratu dira Elgoibarko puntuazioak:
Ane Labaka Mayoz.......................458,5
Jokin Uranga Isuskiza..................443,5
Eñaut Martikorena Lizaso............437
Iñaki Gurrutxaga Zubimendi........430
Unai Gaztelumendi Arandia........424,5
Endika Igartzabal Murua..............403,5
Aurkezle lanak Ane Ezenarro Beristainek egin ditu eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Gorka Segurola Dorronsoro aritu da.