argia.eus
INPRIMATU
Andrzej Duda ultrakontserbadoreak presidente izaten segituko du Polonian
  • Botoen %51,2 lorturik, beste bost urterentzat izango da Poloniako presidente.

     

ARGIA @argia 2020ko uztailaren 14a

Aurreikusia zen gisara, tinko izan da lehia Poloniako presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulian: Botoen %51,2 lorturik, garaile atera da Andrzej Duda orain arteko presidente ultrakontserbadorea. Parean zuen Rafal Trzaskowski liberala, Varsoviako auzapeza ere dena. Adituek diotenaz, Poloniari buruzko bi ikuspegi ezberdin lehiatu dira: bata –nagusitu dena–, baserri mundukoa eta kontserbadorea eta bestea, urbanoa eta liberala.

Parte hartzea %68,12 izan da bigarren itzulian. Lehen itzulian ezustekoa eragin zuen Trzaskowskik, botoen %30,34 bilduz. Lehen bozketa ekainaren 28an izan zen, guztira 11 hautagairekin, orduan ere Dudak lortu zituen boto gehien, %43,5.