argia.eus
INPRIMATU
Android gailuetarako teklatu euskaldun librea: AnySoft Keyboard
  • Android gailuetan euskararen presentzia gorabeheratsua da eta teklatuaren kalitatea aldakorra da. Ondorioz jende askorentzat telefonoan euskaraz idaztea beste hizkuntza batzuetan idaztea baino deserosoagoa da. Bestalde teklatu hauetako askok pribatutasun aldetik zalantzak sortzen dituzte, idatzitako guztia miatu eta zerbitzari batetara igo ohi dutelako

Librezale @librezale 2017ko otsailaren 22a

Honi konponbidea jartzea erabaki dugu, eta Anysoft Keyboard teklatu librea hartu eta euskaldunon beharretara moldatu dugu:

– AnySoftKeyboard aplikazioa bera itzuli dugu, Crowdin bitartez.

– Idatzi ahala proposamenak euskaraz egin ditzan hiztegi bat sortu diogu, Igor Leturiak Firefox OSrako sortutakoan oinarrituz.

– datraolat funtzioa gehitu zaio, d tekla luze sakatuz lortzen da.

Nola Instalatu

Instalatu Anysoft Keyboard bera (Google Play edo F-droid bidez)

Instalatu Anysoftentzako Basque Language Pack (Google Play edo F-droid bidez)

Jolastu konfigurazioarekin, oso teklatu moldagarria da!

Erabili, probatu, gozatu, eta zalantzarik edo proposamenik baduzu, bota lasai Librezale Telegram taldean.

Albiste hau Librezaleren webgunean argitaratu dute eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.