argia.eus
INPRIMATU
Android 5.0 euskaraz erabili ahal izango da
  • Telefono mugikorretan oso hedatua dagoen Android sistema eragilea euskaraz konfiguratu ahalko da.

ARGIA @argia 2014ko urriaren 16a
Android sistema eragilea euskaraz erabili ahal izango da.

Androiden webgunean irakur daitekeenez, 15 hizkuntza berritan erabili ahalko da sistema eragilea bertsio berritik aurrera, tartean euskaraz. Twitterren @XeuTV erabiltzaileak eman du albistearen berri.

Sistema eragilea euskaratzeko auzolanean aritu dira. Android Euskaraz webgunean ikus daiteke prozesuak izan duen eboluzioa.

Albistea jakin bezain pronto Twitterreko hainbat euskal erabiltzailek poza adierazi dute.