Android sistema eragilea duten gailuak euskaraz erabili ahal izateko itzulpen lana egiten ari da bolondres talde bat, eta laguntza eskatu du azken itzulpenak egiteko.
Azken hilabeteetan aurrera eramandako proiektuari bultzada emanez itzulpen maratoi bat antolatu dute uztailaren 12rako.
‘Andromatoia’ izeneko ekimena CodeSyntax-eko bulegoetan (Eibar) izango da. Falta diren itzulpenak egin ondoren ospakizun txiki bat egongo dela adierazi dute antolatzaileek.
Hilaren 12an, ostirala, arratsaldeko 15:00etatik aurrera hasiko da maratoia, eta joateko asmoa dutenei androideuskaraz@gmail.com helbidera edo @androideuskaraz twitter kontuan aurrez abisatzeko eskatu zaie.