Andorrako katalanaren defentsarako lege berriak katalanaren oinarrizko maila eskatuko du bertan bizi eta lan egin ahal izateko. A2 titulua baino maila baxuagoa eskatuko dute.
Kultura, Hezkuntza eta Barne Ministerioa inmigrazio legea aldatzen ari da, eta katalanaren baldintza gehituko dio bizileku-baimenari. A2 baino maila baxuagoa eskatuko dute, eta Xavier Spot Andorrako presidenteak adierazi du legea hurrengo urtean indarrean sartuko dela.
Legearen helburua andorratar guztiek katalanez hitz egiteko gaitasuna edukitzea da, katalanez kasu egiteko ahalmena edukitzeko. Aurten, 88 kexa egon dira katalanez arreta eman ez duten establezimenduen aurka. Zenbakia asko igo da azken urtean, iaz 34 kexa egon baitziren.
Maila ezin bada ziurtatu, 30 orduko kurtso bat egin beharko da. Titulurik ez duten baina maila baduten pertsonek froga bat egiteko aukera edukiko dute. Aldi baterako langileek ez dute baldintza bete beharko, baina gobernuak hizkuntza sustatzeko moduak bilatuko ditu.