argia.eus
INPRIMATU
Hasi da Ortuzarren aroa EAJn
  • Andoni Ortuzar EBBko presidente berriak EAJko zuzendaritzaren bileran parte hartuko du gaur, eta aurrerago Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko alderdi politikoekin eta gainerako eragileekin –patronalarekin eta sindikatuekin, adibidez– biltzeko asmoa duela azaldu du. EAJk BBBko presidente berria hautatzeko prozesua abiatuko du orain, Ortuzarrek kargua laga ostean.

ARGIA @argia 2013ko urtarrilaren 14a
Andoni Ortuzar EAJren EBBren presidente berria, IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariarekin.

BBBko buru berria hautatzeaz gain, orain arte zuzendaritzako kide ziren Gotzon Loberaren, Arantza Aurrekoetxearen eta Unai Rementeriaren ordezkoak hautatu beharko ditu EAJk. Aurreneko biak Eusko Jaurlaritzan ari dira orain lanean, eta Rementeria Bizkaiko Foru Aldundiko bozeramaile berria da.

Larunbatean izendatu zuten Ortuzar EBBko buru. Bi erronka dituela nabarmendu zuen. Batetik, "krisi ekonomikoari eta haren ondorioei aurre egitea"; eta bestetik, "sortu den bake giroa indartzea eta gure herriaren etorkizuna bakean eraikitzea". Erabakitzeko eskubideari dagokionez, Espainiako Konstituzioak ez duela balio esan zuen:  "Ez du balio Euskadirako eta Kataluniarako, eta ez dirudi Espainiarako ere balio duenik".

Informazio gehiago:

Ortuzarren ibilbideari buruzko Iñaki Iriondoren artikulua Garan.