argia.eus
INPRIMATU
Andoni Ortuzar (EAJ)
“Euskadi osoa egituratzeko indarrarekin sentitzen gara”
  • Andoni Ortuzarrek (EAJ) balorazio hau egin du 22:45ean: "Emaitzek erakusten dute euskal gizartea oso plurala dela. Gure burua irabazletzat dugu, euskadi osoa egituratu eta egonkortzeko indarrarekin sentitzen gara".

ARGIA @argia 2015eko maiatzaren 24a

Eskerrak emanez hasi ditu adierazpenak: "Eskerrik asko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa, gugan jarritako konfiantzagatik. Gure lehentasunak argi utzi ditugu kanpainan: ekonomia suspertzea eta enplegua sortzea. Eta gure gobernatzeko modua erakutsi dugu: adostasunean oinarritua. Aldaketa bat egon da: hiritarrek argi utzi digute guri emandako botoa zertarako den: ondo dagoena hobetu eta gaizki dagoena aldatzeko".

EAJren webgunean, emaitzen balorazioaren bideoa