argia.eus
INPRIMATU
Andoni Murga presoa kalean da, 25 urteren ondoren
  • Asteazken goizean irten da Zuerako (Zaragoza) espetxetik, zigorra osorik bete ondoren.

ARGIA @argia 2021eko abuztuaren 11

Etxeratek jakinarazi du kaleratzea. Bilbon jaiotako baina Laudiorekin harreman estua duen Andoni Murga Zenarruzabeitiak askatasuna berreskuratu du mende laurdeneko espetxealdiaren ostean. 28 urterekin atxilotu zuten Murga, eta 53rekin irten da espetxetik. Kanpoan zituen zain senideak, lagunak, eta lankide ohiak.

Kazetari torturatua

1996an atxilotu zuten Murga, Fernando Alonso Abadekin batera, ETAko kide izatea leporatuta. Biak ziren orduan Egin egunkariko kazetariak. Naiz-ek gogoratu duenez. Inkomunikazio aldian torturak jasan zituen Murgak.