argia.eus
INPRIMATU
Andoni Lubakik Chris Hondros saria
irabazi du Sirian ateratako argazkiengatik
  • Atlanta Photojournalism Seminarrek 2011n Libian erahildako Chris Hondros kazetariaren omenez fotokazetaritza alorreko nazioarteko lehiaketa antolatzen du urtero. Kazetari eta argazkilari urretxuarra Siriako gerran eginiko lanagatik saritu dute Best In Show sailean.

Eider Madina Berasategi @xaukenaxauk 2013ko azaroaren 19a
Andoni Lubaki matxinoekin ibili zen Sirian eman zituen 22 egunetan (Argazkia: Lubaki.com)

Bostok argazki agentziako fundatzailea munduan barrena ibili ohi da zenbait gatazkatako irudiak munduari ezagutarazteko lanetan. Urte hasieran, bahitu egin zuten Libiako Alepo hirian beste bi argazkilarirekin batera, baina ordu batzuren buruan aske utzi zuten.

ARGIAko kolaboratzailea eta blogaria da Lubaki, eta ondorengo loturetan  aldizkarirako Siriaren inguruan egin dituen erreportajeak daude ikusgai:

“Siriako gatazka frankotiratzaile baten begietatik” erreportajea eta argazki bilduma (2013-02-03,  2355. zenbakia)

Siria, bahiketen puzzle osatugabea” (2013-10-20, 2347. zenbakia)