Ekainaren 3an, igandez, Andereserora Hiriburun pastorala jokatzeko tokia antolatuta dago 2.500 pertsonarentzako. Goizeko 10:30etik abiaturik, meza, desfilea, bazkaria, pastoralaren ekitaldi nagusia eta segidako festa prest dute hiriburutarrek Hiriburun.
Andereserora Hiriburun pastoralera hurbiltzeko hainbat xehetasun:
Lapurdiren mugan eta Baiona hegemonikoaren artean zen herri ttipi baten historia kontatzen du pastoral honek. Bere egoera geografikoarengatik eta Baionari esker, herri horrek (Hiriburu) hiri handiaren gerizpean eta xantxa handiz bizi iraun ahal izan du gaur arte.
Hiriburutarren pastorala
Ez da hiriburutarrek apailatutako lehen pastorala. 1867an eman zen lehen pastorala Hiriburun, Geneviève de Brabanti izenekoa. Lapurtarrek gerora ere Biba Xiberua! deiadarraren hatsa atxiki dute mende honetan, baita Nafarroa Garaiko hainbat herrietako pastoralaren maitaleek.
Azken urteotan Gerezien denbora, Katalina de Erauso eta Karmen Etxalarkoa pastoralak jokatuak izan dira Zuberotik kanpo, arrakasta handiz jokatu ere. Hiriburutarrek beren lanari harrera ona eginen zaiola igurikatzen dute. Prestik gira deiadarra zabaldu dute lau hazietara.
150 jokalari igoko dira eszenatokira jantzi ederrez apaindurik. Antolatzaileek diotenez, 5 urte eta 81 urte arteko gazteak ariko dira egun osoan eta bereziki arratsaldeko 15:30etan, herriko peko plazan, Andereserora Hiriburun trajeria tauletan jokatzeko garaian.
Pastoraleko sarrerak (15€) eta bazkariko txartelak (20€) salgai dira Hiriburuko Herriko Etxean.
Eskaera hiriburupastorala.repas@gmail.com.
Kultur munduko sortzaile ezagunak dira pastoralaren egile nagusiak:
Nicole Guillemotonia, André Boscq: Hiriburu Pastorala 2018 elkartearen arduradunak.
Pantxika Urruty: Errejentsa.
Guillaume Irigoyen eta Patxi Iriart: idazleak.
Alain Iriart: azken kantuaren idazlea.
Sophie Larrandaburu: Kantuen musika egile eta zuzendaria
Zibel Damestoy: dantzen sortzailea.
Arnaud Izal eta Maddalen Recalt: Satanen dantzen irakaslea.
Sébastien Paulini, Patrick Calvet, Jean Pierre Marlin: Soinularien kudeatzaileak.
Maialen Hiribarren, Ana Ducamp, Annie Arroyo: Dendarien kudeatzaileak.
Ane Miren Luja: Afixa.
Martine Marcel, Nanou Escarry-Saint Jean: Herensugearen egileak.
Hiriburutarrek Prestik gira deiadarraren kartsuarekin batera, pastoralaren funtsa ontsa ezagutzera eman dute. Honela diote hastapenean:
ANDERESERORA HIRIBURUN PASTORALA
“Ez da sekulan uste baitarik pastorala bat egiten herri batean, eta gutiago Xiberoa den bere eremu naturaletik kanpo. Bainan hortan abiatzen den herriak, beste lekuetan jei horrek ekartzen duen onezia berdina bilatzen du : herriaren euskal nortasunaren finkatzea hertarren medioz, euskal kulturak duen tresna eder horren bidez. Andereserora Hiriburun pastorala ezaugarri horiek dute hazten, Aturriren mugan eta Errobiren azken metretan plantatua den Hiriburun”.
Azken aukera asteburu honetan 'Inexa de Gaxen' pastorala ikusteko.
Lehen aldiz ekainean antzeztu zuten Inesa de Gaxen pastorala, Bastidan (Nafarroa Beherea). Izan zuen arrakasta ikusita, xarnegutarrek irailean berriz biziberrituko dute Gaxengo Inesaren historia, irailaren 21 eta 22an, Bardozen (Lapurdi). 1.000 sarrera jarri dituzte salgai... [+]
Herri-antzerki forma bat da pastorala. Sujet edo protagonista bat (hildakoa) hautatu eta bere bizia bertsotan ematen duena. Kantua ere presente dago emanaldian. Taula zuzendaria, taula gainean arituko diren arizaleak eta musikariak aritzen dira pastorala ematen den egunean... [+]
Julia Fernandez Zabaleta emakume aitzindariaren bizitza ezagutzera ematen duen pastorala larunbatean estreinatuko da, San Frantzisko eskolako jolastokian.
Aurtengo urtea emankorra izango da pastoralei dagokionez, lau pastoral emango baitira; bi Zuberoan eta beste bi Zuberoatik kanpo: Iruñean (Nafarroa) eta Xarneguko (Lapurdi-Nafarroa Beherea) zonaldean. Gure herriko lau historia ezagutaraziko dira oholtzan antzerki,... [+]