argia.eus
INPRIMATU
Ander Lipus: “Irakasleek euskarazko antzerkia nola sentitzen dugun transmititu nahi dugu”
  • Astelehenean hasi ziren IX. Artedrama topaketak Aulestin. Formakuntza eta emanaldiak uztartuko dituzte larunbata bitartean herriko frontoi eta udal aretoan. Topaketak Artedrama Arte Eszenikoen Plataformak eta Aulestiko herriak antolatu dituzte elkarlanean. Ekimenaren inguruan Ander Lipusi elkarrizketa egin diote Info7 irratian.

Iera Aranburu @ieraran 2014ko apirilaren 23a
Aulestin egiten ari diren Artedrama topaketen kartela.

Aurten topaketetako formakuntza saioetan 14 ikaslek parte hartzeko aukera izango dutela azaldu du Lipusek: “Irakasleek euskarazko antzerkia nola sentitzen dugun transmititu nahi diegu ikasleei”.

Irakasle bakoitzak bere teknikak, generoak eta estetikak dituela adierazi du: “Bakoitzak badugu gure mundua eta mundu hori erakustea da gure helburua”.

Euskarazko antzerkigintza mugimenduan dagoela adierazi du aktoreak. Euskaraz sortutako antzerkietara geroz eta jende gehiago gerturatzen dela azpimarratu du: “Artistak kontatzen du sentitzen duena eta horrek benetakotasun bat ematen dio, publikoari hurbilago egiten zaiona”.

Astelehen goizean Marga Atolagirreren klasearekin hasiera eman zioten formakuntzari. Ondoren, Lipusen txanda etorri zen 11:00etatik 13:00akk arte eta arratsaldean Julia Marinekin egon ziren ikasleak. Lehen emanaldia arratsaldean eskaini zuten herrikoei zein kanpotik etorritako jendeari Itziar Rekalderekin.

Informazio gehiago:

Topaketei buruzko artikulua argitaratu genuen ARGIAren 2.410. zenbakian: "Elebakartasunean oinarritzen den euskal antzerkia xede". Bertan kontsulta dezakezu egunotako programazioa ere.