argia.eus
INPRIMATU
Ander Jiménezi erantzuna Podemosen inguruan

Ramón Grosfoguel @ProfGrosfoguel 2020ko irailaren 11

EH Bilduk Podemosen imitazio gisa nazio aniztasunaren tesiarekin bat egin duela pentsatzea, euskal subiranotasunaren inteligentziarekiko errespetu falta da, izan ere, Pablo Iglesias, Juan Carlos Monedero eta Iñigo Errejon jaio baino urte asko lehenago subiranotasunik gabeko nazioen aniztasuna aitortu izan zuen euskal subiranotasunak.

"Pablo Iglesias, Juan Carlos Monedero eta Iñigo Errejon jaio baino urte asko lehenago subiranotasunik gabeko nazioen aniztasuna aitortu izan zuen euskal subiranotasunak"

Garai hartan “plurinazional” terminoa ez erabiltzeak (argitu behar da termino hori ez datorrela Podemosetik, baizik eta Latinoamerikako herri indigenetatik), eta orain aldiz bai erabiltzeak, ez du esan nahi estatu barruko nazioen aniztasunaren ideia ez zutenik, ezta Podemos imitatzen ari direnik ere. Nolanahi ere, Latinoamerikako herri indigenak imitatzen ariko lirateke, “plurinazional” kontzeptua sortu dutenak; baina azken hori ere gezurra da, izan ere, euskal subiranotasunaren aldeko mugimenduek betidanik onartu izan dute espainiar estatuaren barruko nazioen aniztasuna, Latinoamerikako indigenek “plurinazional” terminoa sortu baino lehen.

Anderrek egindako galderen erantzunik onena, ezkerreko espainolismoaren eta Podemosek subiranotasunik gabeko nazioetan duen rol negargarriaren ideologo gisa Monedero jaunak egindako iruzkin kritikoei, duela hiru urteko bideo honetan eta duela bi hilabete eskas egindako audio honetan dago (biak gazteleraz):

1) Grosfoguel responde a Monedero (Grosfoguelek Monederori erantzuten dio): 2017ko irailaren 23an egindako bideoa, Katalunian urriaren 1eko erreferenduma egin baino 8egun lehenago

2) Sobre os resultados das eleiçons galegas (Galiziako hauteskundeetako emaitzei buruz): 2020ko uztailaren 14ean egindako audioa, uztailaren 12ko Galiziako hauteskundeen ondoren.