argia.eus
INPRIMATU
Anarkismoaren kontrako operazioan Mossoek atxilotutako guztiak aske geratuko dira
  • Abenduaren 16an Pandora izeneko polizia operazioan atxilotutako zazpi lagunak baldintzapean aske uzteko agindu du Javier Gómez Bermúdez epaileak. 3.000 euroko fidantza ezarri die bakoitzari.

ARGIA @argia 2015eko urtarrilaren 30a
'Pandora' operazioan atxilotutako lagunen aldeko manifestazioa (Enric Catalá / La Directa)

Epaileak “erakunde terroristako kide” izatea eta Espainiako Estatu osoan lehergailuekin egindako “hainbat atentatu” egin izana leporatu zien orduan atxilotuei.

Hain justu, Gomez Bermudezen erabakia ezagutu den une berean, Mossoen prentsa-bulegoak oharra plazaratu du, non zehazten diren atxilotutako lagunen kontrako akusazioak. Directa agerkariak jakinarazi duenez, Mossoen asmoa zen otsailaren 22ra arte sumarioa sekretupean mantentzea. Epaileak, ordea, "bat-batean kriterioa aldatu, ikerketak luzatzeari uko egin eta zazpi atxilotuak aske utziko ditu".

Abokatuen hitzetan, litekeena da kartzeletatik ostiral arratsaldean irteteta. Madrilgo hainbat espetxetan dituzte preso.