argia.eus
INPRIMATU
Anari Alberdik Adarra Saria jaso du
  • Musika munduan egin duen kalitatezko ibilbidea aitortuz Adarra Saria eman dio Donostia Kulturak ostegunean.

Nahia Ibarzabal @NahiaIbarzabal 2018ko ekainaren 22a
Anari Alberdi Adarra Sariarekin (Argazkia: El Diario Vasco)

Eneko Goia Donostiako alkatearen eskutik jaso du saria Victoria Eugenia antzokian. Askoren artean banatzeko saria dela aipatu du, “eta niri tokatzen zaidan zatia amari eskaini nahi diot”.

Ibilbidean, bederatzi disko argitaratu ditu Anarik. 1997an ‘Anari’ izeneko lana izan zen lehena eta azkena 2016an plazaratutako ‘epilogo bat’.

Hauskortasunari buruz idatzi ditu orokorrean abestiak, “ izan ere,  aldarte on batek ez nau eramaten idaztera, ez dakit horretan. Halakoetan ez dago ezer esateko; oso ondo dago dena, eta kito”, adierazi du Urola Kostako Hitzan.

Txio polemikoa

“Adarra Saria jaso du ez emakumea izateagatik, baizik eta artista handia izateagatik”, txiokatu du Eneko Goia alkateak eta polemika sortu du.

 

Egun batzuk lehenago Anarik garbi utzi zuen emakumea eta sortzailea dela “beraz sinetsi beharra daukat sortzaile naizen aldetik eman didatela saria, eta urteetan nik eta nire ingurukoek egin dugun lanaren ondorio dela”.