argia.eus
INPRIMATU
Anaia Musulmanen jarduera debekatu dute Egipton
  • Egiptoko Anaia Musulmanen ekintza oro debekatu du Kairoko Larrialdi Auzitegiak, baita haren eta “inguruko erakundeen” ondasun guztiak bahitzeko agindua eman ere. Tagammu alderdi sozialistak “ekintza terroristak” egin izana egotzi zien Anaia Musulmanei, eta epaileak ontzat eman du salaketa.

ARGIA @argia 2013ko irailaren 24a
(Argazkia: rt.com)

Akusazioaren abokatuak adierazi duenez, anaidiak ondasunak nazioartera aldatu ez ditzan, bartzorde berezi bat sortuko du behin-behineko Ministro Kontseiluak. Bestalde, helegitea aurkeztuko dutela adierazi dute Anaia Musulmanek. “Epaimahia ez da zilegia, eta epaia salaketetan oinarritzen da frogetan beharrean”.

Anaia Musulmanek urte luzez jardun dute klandestinitatean. Hori dela eta, ez dago argi Larrialdi Auzitegiaren erabakiak zein eragin izango duen. Izan ere, bi entitate daude anaidiaren baitan: Mubaraken aurkako iraultzaren ondoren sortutako ‘Askatasuna eta Justizia’ alderdia, eta pasa den martxoan eratutako izen bereko GKEa. Kairoko Larrialdi Auzitegiak biak debekatu dituen arren, haien atzean dagoen anaidia 1954tik dago legez kanpo, eta hortaz, Egiptoko Justiziak ez du aintzat hartzen.