argia.eus
INPRIMATU
Ana Toledo proposatu dute euskaltzainek Juan San Martinen lekua betetzeko
2005eko irailaren 26a
Euskaltzaindiak hileroko batzarra egin zuen ostiralean (23) Altsasun. Bertan, Jose Luis Lizundia, Jean Haritschelhar eta Xabier Kintanak Juan San Martinen aulkia betetzeko Ana Toledo proposatu zuten. Ez zen beste proposamenik egin. Beraz, urrian egingo den osoko bilkuran gehiengo osoa lortuko balu, bera izango da euskaltzain berria.