argia.eus
INPRIMATU
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak “ezinbestekotzat” jo ditu presoen aldeko ekimen guztiak
  • Amnistiaren Aldeko Mugimenduak urtarrilaren 9an euskal preso politikoen eskubideen alde Sarek antolatu dituen manifestazioei buruzko oharra argitaratu du.

ARGIA @argia 2016ko urtarrilaren 08a
2015eko azaroan Bilbon milaka lagun elkartu zituen amnistiaren aldeko manifestazioak. Mobilizazio horren deitzaileek urtarrilaren 9koa bezalako mobilizazioak ere ezinbestekotzat jo dituzte (argazkia: Euskal Irratiak).

Oharrean diotenez, mugimenduak ez du uste “euskal gizarteak aldarrikapen ezberdinen artean aukera egin behar duenik, denak euskal preso politiko eta errepresialiatuen aldekoak direnean”.

“Borroka guztiak bateragarriak dira”, gehitzen du oharrak, ardatz nagusia amnistia izan behar dela berrestearekin batera.

Euskaraz gain gaztelaniaz eta frantsesez argitaratu duten oharraren amaieran esaten denez, “mugimendu honek ezinbestekoak ikusten ditu preso politiko eta errepresialatuen alde egiten diren ekimen guztiak”.