Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako mugimenduak deituta, manifestazioa egin dute ehunka lagunek ekainaren 27an Iruñean, nahiz eta Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak debekatu egin zuen. Patxi Ruiz izan da manifestazioaren ardatza, "duintasun eredu" mezuarekin eta "Patxi, borrokak, ez du etenik" oihuekin.
Amnistiaren Aldeko mugimenduak adierazi duenez, manifestazio horrekin "Patxi Ruizen borrokak agerian utzitakoaren haritik tiraka, kartzelaren izaera hiltzailea eta hau Estatuek kalean egiten dutenaren isla dela salatu nahi genuen, sistema horren aurka dena eman dutenen zilegitasuna eta eskuzabaltasuna, eta amnistia aldarrikatzearekin batera. Gaurko mobilizazioa debekatuta, faxistek eurek erakutsi dute kartzela barruan eta kanpoan gertatzen dena logika errepresibo berean kokatzen dela".
Ahotsa.info-ren arabera 400 herritar inguruk hartu du parte manifestazioan. Bideo labur honetan jaso du manifestazioaren kronika:
@AmnistiaGarrasi-k deitutako manifestazioa debekatu zuen Espainiako Gobernuak Nafarroan duen Ordezkaritzak epez kanpo eskatu zelako martxaren baimena. Hala eta guztiz ere, "Borrokak ez du etenik, amnistia osoa!" lelopean 400 lagun inguruk hartu dute parte mobilizazioan. pic.twitter.com/4zt26FIXW5
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) June 27, 2020
Amnistiaren Aldeko mugimenduaren bideoak jaso du manifestazioa pasatzen:
Manifestazioaren bideo bat pic.twitter.com/2qp9LdNCxX
— Amnistia Garrasia (@AmnistiaGarrasi) June 27, 2020