Prozesu luzea izango dela aurreikusten du PSOEk.
Espainiako Kongresuak abenduaren 12an eztabaidatuko du 2012tik 2023ra bitartean Kataluniako independentzia prozesuarekin zerikusia duten pertsonentzako amnistia legea, Naizek jaso duenez. PSOEk proposatutako legeak inplikatuen erantzukizun penala deuseztatzea du helburu, besteak beste buruzagi independentistak, 2017ko erreferendumeko ikastetxeetako zuzendariak eta tartean dauden polizia agenteak. Prozesu luzea espero du PSOEk: legea premiaz tramitatuko da, baina zuzenketek atzeratu egin dezakete onarpena. PPk eta Voxek zuzenketak aurkezteko asmoa dute, eta litekeena da horrek prozesua urtarrilera arte atzeratzea.
Osoko zuzenketak ganditu ostean, ponentzia eta batzordea deituko dira erregistratzen diren zuzenketa partzialak eztabaidatzeko. Ondoren, Senatura bidali aurretik osoko bilkurara itzuliko da onarpenerako. Lege organikoa denez, gehiengo osoa beharko du onartua izateko. Senatura iristean, PPk gehiengoa duenez, legearen onarpena luzatuko duela aurreikusten du PSOEk. Hala ere, epea bi hilabetez luzatu daiteke gehienez. Prozesu hori gainditzen badu, Kongresura itzuliko da azken onarpena emateko argitaratu eta indarrean sartu aurretik, eta maiatzean izango dela aurreikusten dute.