argia.eus
INPRIMATU
Amnistia Internazionalaren arabera, Kataluniako buruzagiei leporatutako sedizio delituaren ulerkerak adierazpen eta bilkura eskubideak urratu ditzake
  • Gobernuz Kanpoko Erakundeak txostena osatu du Kataluniako buruzagi politikoen aurkako epaiketaren harira. Auzibidea ez du bidegabetzat jo, baina sedizio delituaren definizioa berrikusi beharra azpimarratu du, egin den irakurketak giza eskubideak urratu ditzakeelakoan.

ARGIA @argia 2019ko azaroaren 19a

Kataluniako buruzagi politikoen aurkako epaiketaren 52 saioen inguruan txostena landu du Amnistia Internazionalak, publiko egin berri duena. Giza eskubideen aldeko GKEak adierazi duenez, auzibidean ez du atzeman prozesua “bidegabea” izan dela adierazten duen faktorerik, baina kezkatuta azaldu da Espainiako Auzitegi Gorenak auzipetuei leporatu dien sedizio delituari dagokionez. Zigorra delitu horrek “irakurketa irekiegi” baten ondorio dela deritzo, eta horrek manifestatzeko eta adierazteko eskubideak eragin dezakeela.  Irakurketa horrek “protesta ekintza baketsuak kriminalizatzen ditu”, Amnistia Internazionalaren ustez.

Hori horrela, Jordi Cuixarti eta Jordi Sáchezi jarritako zigorra indargabetzeko eta biak aske uzteko eskatu dio GKEak Espainiako Gobernuari. Bestetik, Espainiako Kongresuari sedizio delituaren definizioa berrikusteko eskatu dio.