Amnistia aldarrikatu dute 93 euskal preso eta iheslari ohik

  • Amnistiaren aldeko aldarria egin dute 93 euskal iheslari eta preso ohik hainbat hedabidetara bidalitako gutunean. Biktimak ez, borrokalari direla azpimarratzen dute eta amnistiarik gabe labirinto batean galduta ibiltzeko arriskuaz ohartarazten dute.


2015eko maiatzaren 12an - 11:58

Ondoren Amnistia titulupean kaleratutako artikulua eta behean haren sinatzaileak.

"Gutun hau sinatzen dugunok preso edota ihesean egon garen militante politikoak gara. Errepresioa pairatu genuen Euskal Herriaren askapen nazional eta sozialaren aldeko borrokan parte hartzeagatik. Ez gara biktimak, gure herriaren independentzia eta sozialismoaren alde borrokatu garen militante boluntarioak eta kontzienteak baizik. Beste milaka militanteren modura, guk ere bagenekien iraultza egiteak zekartzan arriskuak zeintzuk ziren. Bagenekien atxilotuak eta torturatuak izan gintezkeela, gaztaroa kartzelan pasa genezakeela, agian etxetik alde egin behar izango genuela dena utziz, familia eta lagunak barne, eta agian etxera itzuli ere ez ginela egingo. Bagenekien gure etsaiek, hilik ikusi nahi gaituztenek, epaituko gintuztela, dena irabazi ala dena galtzea ari ginela jokoan jartzen. Bidetik kideak galduko genituela bagenekien eta ehunka galdu ere. Hori guztia bagenekien eta hala ere borrokan murgiltzea erabaki genuen.

   Egungo testuinguruan bada errepresaliatu politikoen inguruan bereziki kezkatzen gaituen zerbait. Urteak joan urteak etorri, 2015ean 400 kide baino gehiago ditugu preso, haien artean oraindik 30 urteko espetxealdiak gelditzen zaizkien hainbat. Beste askok erbestean jarraitzen dute errepresioari izkina egiten. Gure borrokaren helburu estrategikoak ez dira oraindik bete. Gure Herriak oraindik ez du zapalkuntza nazionala ezta klase esplotazioa ere gainditzea lortu. Eta hori da hain zuzen ere gakoa:

  Zoritxarrez, kartzeletako giltzak ez daude gure esku. Armen indarra ere ez. Biak ala biak etsaiaren eskuetan daude. Horrek ez du esan nahi etsi behar dugunik, inolaz ere. Horrek esan nahi du estatuak behartzeko Herria ideologikoki janzteko lan ikaragarria egin behar dugula, ideologizazioa eta formazioa baitira armarik eraginkorrenak borrokalari iraultzaileontzat. Errepresaliatuen estatus politikoaren onarpenaren alde egin behar da eta ez kontrakoaren alde. Soilik Herriak onartzen baldin badu gatazka ez dela konpontzen gatazkan parte hartu duten militante politikoak aske izan gabe, soilik orduan topatu ahal izango dugu benetako irtenbide bat, eta horrek izen bat dauka: amnistia.

   Giza eskubideen inguruko diskurtsoak zilegiak izan daitezke baldin eta errepresaliatuen izaera politikoa ezkutatzeko balio ez badute. Zer dela eta aplikatzen zaizkie sakabanaketa, bizi osorako espetxe zigorra, FIES, preso gaixoekiko erabiltzen duten etsaiaren zuzenbide penala eta abar luzea? Gure kideen izaera politikoagatik aplikatzen zaie, hain zuzen ere. Horretaz gain, errepresaliatu politikoen despolitizazioak euren kriminalizazioa errazten du, herriaren begietara delinkuente edota kriminal bihurtzen dituelako, eta horrek estatuei erraztasunak eskaintzen dizkie euren eskubideak urratzeko orduan.

   Kide, herri eta klase gisa errepresaliatuen askatasuna lortzeko betebeharra daukagu, baldintzarik gabe eta duintasunez, inoren aurrean makurtu gabe, eta horretarako bidea amnistia da. Amnistiak gatazkaren konponbidea barnebiltzen du eta horregatik soilik amnistiaren gauzatzeaz bermatuko dugu errepresaliatu politiko gehiago ez egotea. Horretan jarri behar ditugu indarrak gaurtik, irakurketa alderdikoiak alde batera utzita. Ezin dugu onartu errepresaliatuen borrokaren ondorioak haietako bakoitzaren bizkar erortzea. Errepresaliatuen borroka Herriaren ardura izan da eta euren askatasuna ere Herriaren ardura izango da. Gutun hau sinatzen dugunok Herriari amnistiaren alde antolatzeko deia luzatzen diogu haren indar eta gaitasunean konfiantza osoa baitaukagu. PRESO ETA IHESLARIAK ETXERA ! AMNISTIA OSOA !"

 
1.   Filipe Bidart
2    Mila Etxebarria Balbas 
3.  Jon Iurrebaso Atutxa 
4.  Jesús María Mendinueta Flores 
5.  Josu Ormaetxea Antepara
+
  1. Koldo Alaña Arrinda 
  2. Josu Alberdi Agirregomezkorta 
  3. Jon Aldana Zelaia 
  4. Jon Iñaki Alkorta Gandiaga 
  5. Oscar Amezaga Maeso 
  6. Rosa Mari Arana Txakartegi 
  7. Juan Mari Arregi Azpeitia 
  8. Iker Arzeluz Angiozar 
  9. Gorka Azpitarte Rejado 
  10. Bonifacio Badillo Rubio 
  11. Teodoro Badillo Rubio 
  12. Bautista Barandalla Iriarte 
  13. Jon Imanol Beaskoa Rodriguez 
  14. Jaione Beaskoetxea 
  15. Iñaki Bengoa San Miguel 
  16. José Tomás Bustamante Mencia 
  17. Igor Cachorro del Pozo
  18. Pablo Caloca Pila 
  19. José Luis Cuadrado Torre “Akelarre”
  20. Iñaki Egiluz Sagastizabal 
  21. Maria Soledad Elustondo García 
  22. Oscar Estebariz Arteta 
  23. Angel Erdozia Larraza 
  24. Iñaki Erro Zazu
  25. Juan José Etxeandia Salcedo 
  26. Agurtzane Ezkerra Pérez de Nanclares 
  27. Bego Ezkerra Pérez de Nanclares 
  28. Carlos Ezkurra Leonet 
  29. Lander Fernández Arrinda 
  30. Elías Fernández Castañares 
  31. Igor Fernández Fernández 
  32. Ziortza Fernández Larrazabal 
  33. Aitor Fernández Terceño 
  34. Maria Pilar Ferreiro Bravo 
  35. Unai Frías de la Red 
  36. José Luis Gallastegi Lagal 
  37. Alberto Garmendia Lakuntza 
  38. Francisco Javier Gil Rosado 
  39. Miguel Ángel Goienetxea “Txo”
  40. Kristina Goirizelaia González 
  41. Aner Gómez Agirre 
  42. Asier Gómez de Salazar Rodriguez 
  43. Felipe González Baños 
  44. Roberto González Lizarraga 
  45. Koldo Gracia López 
  46. Jordi Grau Añó 
  47. Iñaki Herrán Bilbao 
  48. José Antonio Hurtado Gañán 
  49. Idoia Iragorri Petuya 
  50. Peio Iriondo 
  51. Maria Angela Irure Arregi 
  52. Jon Mikel Iturriaga Omán 
  53. Mikel Jauregi Agirrezabala 
  54. Andeka Jurado García  
  55. Sendoa Jurado García 
  56. Jon Kerejeta Bera 
  57. Mari Ángeles Larrea 
  58. Zigor Larredonda Muñoz 
  59. Asier Larrinaga Rodriguez 
  60. Gotzon Kepa Larrondo Irazabal 
  61. Aitor Llano Estévez 
  62. Lorena López Díez 
  63. Jon Maidagan Hernández 
  64. Ixabel Martínez de Antoñana 
  65. Maite Martínez San Millán 
  66. Iker Mendizabal Cubas 
  67. Kepa Morales San Sebastián 
  68. Juan Antonio Olagorta Arana 
  69. Iñaki Orbeta Berriatua 
  70. Alberto Paúl Larrea 
  71. Ibon Pérez Ziluaga 
  72. Eduardo Pérez de Anuzita Urkijo 
  73. Iñigo Ripoll Estarata 
  74. Klemente Ruíz Cantalapiedra 
  75. Jose Maria Sagardui Moja “Gatza”
  76. Fermin Sanchez Agurruza 
  77. Joel Sitiague
  78. Amaia Urizar de Paz 
  79. Roberto Vecino Santamaría 
  80. Peio de Vega Martín 
  81. Andrés Velado Fernández 
  82. Fermin Ventura Pérez 
  83. Izaskun Villanueva Ortega 
  84. Jon Villanueva Patin 
  85. Luis Armando Zabalo Bilbao 
  86. Zorion Zamakola Ibaibarriaga 
  87. Jon Zapirain Romano 
  88. Angel Zelaieta Gisasola

Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
Herritar uholdea preso, iheslari eta deportatuentzako behin betiko konponbidearen alde

Urte hasiera honetan ere Bilboko kaleak bete ditu Sare Herritarrak larunbatean Bilbon antolatutako manifestazioak. Presoei ezartzen zaizkien salbuespeneko lege eta tratamenduekin amaitzea eskatu dute amaierako ekitaldian, eta memoria “kolektibo” bat eraikitzea... [+]


135 preso politiko daude eta 66 ateratzen dira kalera baimenen batekin

Larunbat honetan egingo da Bilbon euskal preso politikoen aldeko urteroko manifestazioa. Gero eta preso gutxiago dago, baina 2011n ETAk bere jarduera armatua eten zuenean inork gutxik irudikatuko zuen handik hamabost urtera oraindik gatazka haren ondorioz espetxeratutako... [+]


Noizko berrikusi ANren prozesuak eta epaiak

Jar gaitezen 2025erako proposamen politiko gisa, Espainiako Auzitegi Kolonialaren (AN) epai guztiak berrikusten hasteko eta makila bakoitzak bere belari eusteko.

Unionismoarekin lerrokatutako alderdi, sindikatu eta gizarte-erakunde gehienek, eta ez bakarrik horrela... [+]


Aurrera egiteko aukera

Datorren larunbaterako, urtarrilaren 11rako, Sare Herritarrak euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa deitu du, beste urte batez, Bilbon. Aukera paregabea da gure herriarentzat elkarbizitzaren bidean aurrera egiteko, hainbat hamarkadatan liskar bortitzetan murgilduta egon... [+]


2025-01-07 | Leire Ibar
‘Behin betiko’ lelopean egingo du Sarek urtarrilaren 11n Bilboko manifestazio nazionala

Konponbide prozesuari eta etxeratze prozesuari behin betiko amaiera emateko aldarrikatuko dute, eta euskal preso behin betiko etxean nahi dituztela. Laguntza ekonomikoa jasotzeko Bizumkada Nazionala ekimena jarri dute martxan.


2024-12-31 | Julene Flamarique
24 urteko espetxe-zigorra bete ostean libre da Guillermo Merino durangarra

Merino 2001. urtean atxilotu zuten, eta dispertsioa jasan du, zigorraren zati handi bat Euskal Herritik kanpoko kartzelatan igaro baitzuen baldintza “zailetan”. Orain, askatasuna berreskuratu du.


Ibai Ripodas: “Balorazio oso positiboa egiten dugu, orain gazteek sortu beharko dituzte presoei elkartasuna helarazteko bide berriak”

Hatortxu Rock jaialdiko 29. edizioa egingo da larunbatean Atarrabian. Sarrerak jada agortuta daude, baina txandak osatzeko laguntza behar da oraindik.


Larunbatean ospatuko dute Hatortxu Rock, Atarrabiako azkena

Antolatzaileek iragarri dutenez, ohiko jaialdia eginen dute abenduaren 28an eta 2025eko uztailean lau eguneko jaialdi berezi baten bidez agurtuko dute behin betiko jendea, "erreminta berriei bide emateko". Orotara, hamazazpi taldek eskainiko dute kontzertua larunbatean.


Orkatz Gallastegi preso politikoak EPPK utzi du

Berangoko euskal preso politikoa Zaballako espetxean dago gaur egun eta bertatik helarazitako idazkian Euskal Preso Politikoen Kolektiboa utzi duela iragarri du.


Ateratzeak, elkartasunaren zirkua eta alzheimer politikoa

Zerk harritu zintuen gehien kartzelatik atera zinenean? Galdetu didate maiz azken urte eta erdian.

Bilboko kaleak turista eta bi hankadun txakurrez lepo daudela ikusteak, adibidez? Edo egoera politikoaren aldaketak? Lehenengoak akitu eta amorratu nau, badago zer borrokatzen... [+]


2024-11-19 | Jon Torner Zabala
Fermin Muguruza: “Pradales lehendakaria bere Justizia Sailarekin ados dagoen jakin nahiko nuke”

Fermin Muguruzak kontzertua eskaini zuen pasa den larunbatean Martuteneko kartzelan, Iñaki Pikabea 'Piti' eta Joseba Sarrionandia ETAko kideek espetxe horretatik ihes egin eta 39 urtera. Orain, kontzertua dela-eta hainbat jenderen kexak jaso ostean, Eusko... [+]


2024-10-29 | Leire Ibar
Baldintzapeko askatasunean aske geratu dira bi preso iruindar

Josune Arriaga eta Aurken Sola, hurrenez hurren, hamalau eta hamasei urteko espetxealdien ostean, baldintzapeko askatasunean irten dira kalera Espetxe Zaintzako Epaile Zentralaren ebazpenaren bidez.


Mikel Mundiñano (Sare)
“Zigorrak bateratuko dituen erreforma urrats handia da presoen egoeran”

Europar Batasunak presoen zigorren bateratzea erabaki zuen 2008an. Espainiak ez zuen agindu hori bete. Legearen erreforma etorri da, orain. 52 presori eraginen die neurriak. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok xehetasunak eman dizkigu Metropoli Forala saioan.


Sareren kalkuluen arabera
52 presori eragingo lieke 7/14 Legearen erreformak, eta zazpi berehala aterako dira

Hori da ostegun honetan Sare elkarteak adierazi duena. Azken unera arte saiatu dira legearen erreforma gauza ez zedin, baina azkenean ez da berriz Espainiako Kongresuan bozkatu behar, PPk nahi zuen moduan. Hortaz, aste honetan bertan legea Espainiako Aldizkari Ofizialean... [+]


Eguneraketa berriak daude